Pausoz pauso GELDITU BARIK

martes, 8 de noviembre de 2011

ESAN BAI MATERIAL HEZKIDETZAILEARI


Saihesbideak ala konponketak
• Ikerketa enpirikoa: ipuinetan agertzen diren umeen %70a mutilak dira.
• Lehen hezkuntzatik eragiten dute ipuinek umeen heziketan eta gizarte balioetan.
• Ipuinak gizartearen errealitatea irudikatzen
badute, orduan bi bide hartu ahal dira:
– Gizarte errealitatea saihestu
– Ipuin sexistak irakurri eta horietatik abiatuz BETIKO rolak kolokan jarri.

Lehenengo aukera jarraituz gero, bide okerra hartuko genuke; zeren eta nahiz eta eskolara errealitatea ez ekarri, umeei errealitate hori helduko zaie, internetetik, telebistatik, eguneroko bizimodutik...
Horregatik, errealitate hori aztertuz, ipuin sexisten bidez balio arrotz horiei aurre egin geniezaieke umeei sexismo hori erakutsiz, ulertuz eta bere eragin negatiboa azalduz.
Bide hau jarraitu ezkero, kontuan izan behar da umeen adina metodologia eta terminologia egokia erabiltzeko. Era berean, sexistak ez diren ipuinak ere landuko genituzke klasean.

KLASEAN ERABILI AHAL DIREN ZENBAIT IPUIN:

-Hamaika andere ausart.
-Eta handitzen naizenean zer?
-Iris eta Lila.
-La cenicienta que no quería comer perdices.


URTXINTXA ESKOLAK SORTUTAKO MATERIALA SEXISMOARI AURRE EGITEKO:

No hay comentarios:

Publicar un comentario