Pausoz pauso GELDITU BARIK

sábado, 19 de noviembre de 2011

EMAKUMEOK IRAULTZA!

Patriarkatuarekin amaitzeko asmoz eta hezkuntza matxistarekin akabatzeko asmoz, hainbat ekimen egiten dira mundu osotik. Euskal Herrian topaketa feministak egiten dire bi urtetan behin hainbat arlo lantzeko eta formakuntza ezberdinak emateko: hezkidetza, erasoa, gizarte patriarkala...
Hau guztia helburu bakar batekin egiten da: EMAKUMEEK ETA GIZONEK ESKUBIDE BERDINAK IZATEA ETA BERMATZEA.

Orain dela bi urte Hernanin egin ziren topaketetan KULEROAK BURURA ATE SALTO EGIN MUNDURA lelopean hainbat ekintza egin ziren eta emaume guztiak parte hartzera gonbidatu zen.


Topaketa hauetan ere abesti bat sortu zen emakume batek jasan behar dituen gizarte balio patriarkalak salatuz. Hona hemen letra eta abestia entzun ahal izateko blog-a:

KLIK EGIN ABESTIA ENTZUN AHAL IZATEKO

Txikitatik hasi zen guztia
aluarkein jaio nintzen
belarrietan bi zulo
eta hasi irensten.

Ondo jantzi ezazu soinekoa
eta orraztu ile hori
jolasteko soka saltoa
eta hamar barbie.

Non dago nere askatasuna, ni neu izateko aukera?
antolatu gaitezen emakume guztiak zapalkuntza honen aurrean.
Jeiki irrifarra margotu.
jeiki egunero borrokatu
jeiki kuleroak burura ta salto egin mundura.
Jeiki feminismoa zabaldu
jeiki zure gorputza askatu
jeiki kuleroak burura ta salto egin mundura.

Berriro amonaren etxera berriro betiko galdera
noiz ekarriko diguzu etxera zure mutila??
nola esango dizut baina nere amonatxo maitia
nik gustoko dudana dela lehengusina.

Eta zu mugitu, askatu, irauli,
apurtu, hausnartu,
guk gure historioa idatzi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario