Kontuz ibili pelikula batzuek bidaltzen dituzten mezuekin.
Disney pelikuletan adibidez, printzesaren eta printzearen istori liluragarri hori bidaltzen digute. Printzea salbatzaile, printzesa printzea itxaron behar salbatua izateko jarrera pasibo bat hartuz. Gainera printzeak eta printzesak argalak, zuriak eta ederrak dira beti.
Hona hemen printzesak haien Disney pelikuletan betetzen duten papera:
Edurnezuri: Bere sexualitatearen garapena beste emakume batentzako mehatxua denez, hilko du. Bere abaintaila bakarra bere edertasun fisikoa izanik, salbatuko da.
Loti ederra: Indar politikoa iraunkortzeko gizon bati eskeinia izan zan jaiotzean. Beste emakume gaiztoak hilko du bereikotasunagatik. Emakumearen habeak musu batekin salbatuko du. Sexua berriz ere salbatzeko bidea izango da.
Jasmine: Printzesa hau legea betetzeko ezkondu behar da. Emakumearen zalantzek aita ahaltsuari hamaika atsekabe dakarzkio. Beste gizon ahultsu batek esklabo bihurtuko du emakumea eta kalekume batek bere trebeziekin salbatu arte.
Ariel: Beste emakume honek itxura aldatzen du gizonarentzat erakargarriagoa izateko. Ordaindu beharreko prezioa hitz egiteko ahalmena galtzea izango da. Baina e du arazorik, ez baitu garrantzirik ezer estaeko. Printzeak salbatuko du.
Ederra: Bere ezaugarri bakarra sexualitatea eta edertasuna dira. Hauek baitira istorioaren eragileak.
Errauskine: Bizi baldintza higuingarrietatik salbatuko dute. Baina printzeak ez du salbatuko langile fina eta gogorra delako baizik eta ederra delako.
Hona hemen Errauskine pelikulan agertzen den abesti bat. Sexismoa argi ikusten da esaldi zehatz batean:
- Yo coso con la aguja
- Eso es cosa de MUJERES!
Umeek horrelako pelikulak ikusiz eredu sexistak barneratuko dituzte, nahiz eta pelikulak beste garai batean kokaturik egon.
Printzea beti da salbatzailea, emakumea ezta gai bera bakarrik bere burua salbatzeko. Hori al da gure ikasleei transmititu nahi dieguna? Ez al dira emakumeak gizonak bezain gai haien burua defendatzeko eta askatzeko?
Ikusi, hausnartu eta irauli!
No hay comentarios:
Publicar un comentario