Estereotipeon menpeko gizarte batean bizi garela argi dago. Adibideak edonon aurki ditzakeguz, mutilak futbolera, neskak dantzara... Gurasoak dira estereotipo horiek haien seme-alabei transmititzen dizkietenak. Hori dela eta, idei horiekin amaitu behar dugu. Ume bakoitza askea izan behar da bere gogoko gauzak egiteko eta horiengatik irainik ez jasotzeko.
Esan beharra dago, gizarteak berak oztopoak jartzen dituela. Zaila da neskentzako futbol taldeak aurkitzea edo mutilentzako dantza klaseren bat topatzea.
Denon ardura da gizarte honekin amaitzea eta gizarte aske eta generoekiko aukera berdinak ematen dituen bat sortzea!
Hona hemen estereotipoak azaltzen dituen abesti bat:
Futbolean hasi nahi dut
apuntatu nazazu ama
esanez erantzun zidan:
zer diozu, ene laztana?
balleten eman dut zure
izena neska zarelako
futbola gogorra da ta
zure moduko neskentzako
Ingeneritza ikasketak
edo bestela ekonomia
unibertsitatea hain da
pertsonala eta handia
turismoa edo bestela
kazetaritza har itzazu
aurpegi eder horrekin
lana erraz topako duzu
Beti esaten digute
nola erantzun zenbat hitz egin
hankak nola gurutzatu
ta ez makilatzeko gehiegi
ni behintzat nazkatu naiz ta
naizena izango naiz ta punto
begiak itxi ditzala
horrela enauenak gustuko
No hay comentarios:
Publicar un comentario