Pausoz pauso GELDITU BARIK

viernes, 7 de octubre de 2011

KONTUZ JOLAS SEXISTEKIN

Urtebetetzeak, gabonak zein beste arrazoirengatik haur bati opari bat egingo zaionean... KONTUZ! Gure inguruan eskuragarri aurkitu ahal ditugun kolas gehienek sexitask dira eta.

Nolakoak izaten dira barbien iragarkiak? Zelako musika erabiltzen dute action man baten iragarkia egiteko? Zein kolore erabiltzen dira jolasen iragarkietan?



Piztu ezazu telebista eta konprobatu ezazu. Jolas bakoitza genero bateri zuzenduta dago. Panpin bat iragartzen denean neskak dira panpina zaintzen agertzen direnak eta erabiltzen den musika oso lasaia da. Gerra jokuetan berriz mutilak agertzen dira eta erabiltzen den musika gogorra da. Gainera, neskeei zuzendutako iragarkietan erabiltzen den kolore nagusia larrosa da eta mutilenetan berriz, marroia edo beltza.


Bizikletak iragartzen direnean konparaketa oso nabaria da. Nesken bizikletak larrosak dira, zesta bat jarrita dute atzean panpina eramateko eta bizikletaren barra baxua da. Mutilenak berriz, urdinak edo gorriak izaten dira, ez dekote zestarik eta barra altua da.

Joku eta iragarki sexista hauekin generoen arteko distantzia handitu eta handitu egiten dugu, besterik ez. Gainera, ume batek beste generoari zuzendutako joku bat nahi duenean marimatxo zein nenaza ezizenak jartzen zaizkie. Non dago umeen askatasuna? Ez al daukate eskubiderik edoizen jokurekin jolasteko? Zergatik ez dira jokuak unisex?

Umeak hezi egin behar ditugu etorkizuna direlako. Joku hauen bidez sexismoa eta diferentziak lortuko ditugu. Horregatik, joku bat erostera joango zarenean, GOGORATU! Jokua aztertu eta umean izango duen eraginean pentsatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario