HEZKUNTZA LEHENALDIA, ORAINA ETA ETORKIZUNA DELAKO
Gurasoek haien haurrengan duten eragina ikaragarrizkoa delako. Gurasoek hartzen dituzten jarrera guztiak haurrek erreproduzitzen dituzte, bai eraskorrak, bai egokiak direnak.
Kasu honetan, esan beharra dago, ume batzuek guraso baten jarrera eraskorra imitatu dezaketela. Adibidez, aita batek bere emaztea jipoitzekotan, baliteke haurrak hori normaltzat hartzea eta etorkizunean jarrera hori errepikatzea. Hala ere, hau ez da holan beti eman behar, zeren eta, umearen adinaren arabera konturatu daiteke biolentzia hori eraso bat dela eta lekuz kanpo dagoela.
Bideo honek argi uzten du imitazioaren bidez hezi egiten dela. Horregatik, ezinbestekoa da guztion jarrerak zaintzea; gurasoenak, irakasleenak, begiraleenak... Danok gara hezitzaile, beraz, danok gara gure inguruko umeen adibide.
No hay comentarios:
Publicar un comentario