HEZKUNTZA LEHENALDIA, ORAINA ETA ETORKIZUNA DELAKO
Gurasoek haien haurrengan duten eragina ikaragarrizkoa delako. Gurasoek hartzen dituzten jarrera guztiak haurrek erreproduzitzen dituzte, bai eraskorrak, bai egokiak direnak.
Kasu honetan, esan beharra dago, ume batzuek guraso baten jarrera eraskorra imitatu dezaketela. Adibidez, aita batek bere emaztea jipoitzekotan, baliteke haurrak hori normaltzat hartzea eta etorkizunean jarrera hori errepikatzea. Hala ere, hau ez da holan beti eman behar, zeren eta, umearen adinaren arabera konturatu daiteke biolentzia hori eraso bat dela eta lekuz kanpo dagoela.
Bideo honek argi uzten du imitazioaren bidez hezi egiten dela. Horregatik, ezinbestekoa da guztion jarrerak zaintzea; gurasoenak, irakasleenak, begiraleenak... Danok gara hezitzaile, beraz, danok gara gure inguruko umeen adibide.
Egunak morez tintatuz, etorkizuna eraldatu! Hezkuntza hezkidetzailearekin bat egingo dugu, gizarteak genero bakoitzari egokitutako rol, balio eta portaerak alde batera utziz. Zatoz eta parte hartu!
martes, 27 de septiembre de 2011
martes, 20 de septiembre de 2011
Liraintasun inposatua.
Hau izango da blog honen lehenengo sarrera.
Bideo honen bidez, gure gaur egungo gizartean neskeei eta mutilei inposatzen zaizkien jarrerak eta portaerak ikus daitezke. Kasu honetan, neska baten bizitzan oinarritzen da, baina mutilekiko inposaketak ere daude. Txikitatik jasotzen duen hezkuntzagatik, neskak bere gorputzarekiko hainbat aldaketa egin behar dituela sentitzen du, ez duelako bere burua eder ikusten. Horregatik, soinekoak, makillajea, takoiak eta elikadura eskasa hartzen ditu irizpidetzat, bere ingurukoek ez diotelako erakutsi bera ederra dela bere burua eder sentitzen duenean. Mezua zuzena da: edertasuna jarrera bat da.
Genero inposaketei ez!

Suscribirse a:
Entradas (Atom)